XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen nekazari hauen arteko burrukakBatzuk besteak baino janari gehiago zeukatelako, edo inguruko herriak aberatsagoak zirelako, edo beste zenbait arrazoirengatik, garaiko gizonak euren artean guduka aritu ziren.
Itsasaldeko euskaldunek
Itsasaldeko euskaldunek erasotzaileengandik babesteko erabili zituzten
Mendi tontorretan eraikiak egoten ziren eta handik zaindu eta defendatu egiten zuten ingurua.
Euskal Herriko barrualdeko nekazariek, ordea, beste defentsa-sistema bat erabiltzen zuten: herriska babesteko harresia eraikitzen zuten, bai egurrez, bai harriz eta baita ere bi materialak nahastuz.
Gero eta burrukalariagoa bihurtzen hasi zen euskal nekazaria, beste euskaldun batzuekin burruka eginez zenbaitetan eta inguruetako herrietakoekin bestetan.
Garai honetan gudaria sortuko da.
Ofizio berria izango da hau.
Armak erabiltzen dakiena da gudaria: ezpata, arkua eta aizkorarekin batera, lantzak eta ezkutua ere erabiliko ditu.
Gizartearen defendatzailearen lanak egiten hastean, gudariak gero eta botere handiago izan zuen eta agintaria bihurtu zen.